top of page

KELLESENSA GKE

Asuncion Klinikan zerbitzatzen diren babarrun gorriak oso bereziak dira, hainbat arrazoirengatik. Berastegiko lagun talde batek lantzen ditu, eta lekale horiekin lortzen duten diru guztia Kellesensa GKEra bideratzen dute. GKE hori beraiek sortu zuten, Senegalgo Kelle herriari laguntza emateko.

​

Hori gutxi balitz, babarruna hau denboraldiko babarrun onena aukeratu zuen Tolosako Babarrun Ekoizleen Elkarteak 2019ko azaroan ospatu zen 'Babarrun Jaian'.

​

Horregatik guztiagatik, erratu gabe esan dezakegu, Asuncion Klinikan zerbitzatzen dugun babarruna dela, zalantzarik gabe, onena.

equipo_cocina.jpg

NORK SUKALDATZEN DU?

Asuncion Klinikan ez dugu lan egiten ontziratutako eta kontsumorako prest dagoen produktu bat ekartzen diguten catering enpresekin. Gure sukalde instalazio berrituetan, egunero sukaldatzen dugu etxeko janaria, eta gustuz eta maitasunez egiten dugu. Pertsonen arabera.

​

Ezagutu gehiago Karlos Montilla sukaldari burua buru duen Sukaldaritzako gure taldeari buruz eta gure dietista-nutrizionista Ariane Nuñez.

bottom of page