top of page

kaiku

Bebidas Ugalde familia enpresa bat da, eta hiru belaunaldik baino gehiago daramatzate edariak eta gourmet produktuak banatzen. Biltegi nagusia Idiazabalen dago. Zentro logistiko horretatik, ostalaritzak Goierri, Tolosaldea eta Urola Garaia eskualdeetan dituen beharrei erantzuten die, ardo, caba, likore, garagardo, ur eta freskagarri sorta zabalarekin. Asuncion Klinikatik aurrera daramagun "Jaten Bizirik" proiektuan, familia enpresa honek egiten duen uraren banaketarekin kontatu nahi izan dugu.

 

Insalus iturburua Pirinioen mendebaldeko muturrean dago, Aralar mendilerroaren eta Otsabio mendiaren inguruetan. Insalus ur mineral naturala, zeinaren mineralizazioa prozesu natural bat den, mineralizazio ertaineko ur bat da, bere osagai nagusiak kaltzioa, bikarbonatoak eta sulfatoak direlarik. Haurren elikagaiak prestatzeko eta sodio gutxiko dietetarako egokia da.

equipo_cocina.jpg

NORK SUKALDATZEN DU?

Asuncion Klinikan ez dugu lan egiten ontziratutako eta kontsumorako prest dagoen produktu bat ekartzen diguten catering enpresekin. Gure sukalde instalazio berrituetan, egunero sukaldatzen dugu etxeko janaria, eta gustuz eta maitasunez egiten dugu. Pertsonen arabera.

​

Ezagutu gehiago Karlos Montilla sukaldari burua buru duen Sukaldaritzako gure taldeari buruz eta gure dietista-nutrizionista Ariane Nuñez.

bottom of page