top of page

FRUTAS URKOLA

Fruta Urkola 1990. urtean eratu zuten. Familia enpresa horrek frutak, barazkiak eta fruitu lehorrak banatzen ditu, besteak beste. Baina bere espezialitatea frutak dira.


Urkolak egiten duen egitura denboraldiaren araberakoa izaten da, eta nazioarteko inportazioa nazionalarekin konbinatzen dute, azken hori aukeratzen saiatuz beti:
zitrikoak, sagarrak, udareak, platanoa … Tolosaldeko hainbat baserritako biztanleek bertako produktuak ematen dizkiote Andoaingo familia enpresa horri egunero:  ondoren ontziratu eta banatzen dituzten produktuak.

 

Kamioneta bakoitzeko eskaerak  prestatzen hasten dira eta Gipuzkoan soilik banatzeko abenturan murgiltzen dira, batez  ere Tolosaldean. Bere bezeroen artean gu gaude, Asuncion Klinika, "Jaten Bizirik" proiektuarekin bertako ekoizle eta banatzaileen aldeko apustua egiten duena

equipo_cocina.jpg

NORK SUKALDATZEN DU?

Asuncion Klinikan ez dugu lan egiten ontziratutako eta kontsumorako prest dagoen produktu bat ekartzen diguten catering enpresekin. Gure sukalde instalazio berrituetan, egunero sukaldatzen dugu etxeko janaria, eta gustuz eta maitasunez egiten dugu. Pertsonen arabera.

​

Ezagutu gehiago Karlos Montilla sukaldari burua buru duen Sukaldaritzako gure taldeari buruz eta gure dietista-nutrizionista Ariane Nuñez.

bottom of page