top of page

Assumptio Proinnova Fundazioa

Assumptio Proinnova Fundazioa Grupo Asuncionen egitasmoa da, non ikerketa eta berrikuntza proiektuak, eta formakuntza programak bideratu eta sustatzea bilatzen duen. Gure helburua da Fundazioaren lana pazientearen arreta eta zerbitzuaren hobekuntza eta onurarako izatea, eta, era berean, gure inguruan eragin onuragarria izatea, bereziki, Tolosaldeko eskualdean, gure ekintza gune hurbilekoena.

 

Horretarako, gure egunerokoan erabilera praktikoa duten ikerketa lanen garapena sustatzen dugu, osasun-laguntzako hornitzaileak kasu, zeinak bikaintasuna lortzen laguntzen diguten. Bestalde, Fundazioaren bitartez, izaera zientifikoa duten ekintzak, hitzaldiak, biltzarrak eta kongresuak sustatzen ditugu, besteak beste.

 

Era berean, Fundazioak osasunari buruzko dibulgazio kanal baten bitartez, pazientearen eta hiritarren ahalduntzea bilatzen dugu euren osasunaren zaintzan, hitzaldi zein ezagutza eta kontzientziazio kanpainen bitartez.

 

 

Exteriores 1.jpg

Hiru dira gure ekintza eta estrategiaren ildo nagusiak:

Berrikuntza: 

Assumptio ProInnova Fundazioaren oinarria da berrikuntza, etengabeko hobekuntza lortzeko. Hobetu egin nahi dugu egunetik egunera, eta Fundazioak gure paziente, langile eta gizartearen onurarako edozein proposamen bideratzeko gunea izan nahi du.

Formakuntza:

Handitu eta aukera berriak pentsatu, bide berriei ekin eta egunero hobetu ahal izateko beharrezkoa da formakuntza. Egunerokoaz harago ikustea, besteengandik ikastea, eta burmuina ezagutza eta ikuspegi berriekin aireztatzea da ideia eta ezagutza berriak garatzeko haztegia. Hori dela-eta, Fundazioan gure lantaldearen etengabeko formakuntzaren aldeko apustua egiten dugu.

Ezagutza:

Berrikuntzak ez du baliorik bere horretan, ezagutza berri bat sortu, eta aurrerapenak eragiten ez baditu. Hori dela-eta, Assumptio ProInnova Fundazioan argi daukagu edozein proiektuk eragina izan behar duela ezagutza gisa, eta hori, era berean, martxan jarri, eta zabaldu eta hedatu egin behar dela modu egokian. Zer bilatzen duen ez dakienak ez du aurkitzen duena ulertzen, eta, horregatik, gure helburua da bidea argiztatu eta jomuga indartzea.

Medikuntza, Osasuna eta Giza Zientzietako orotariko proiektu, lan eta ikerketak garatu eta hedatu daitezen babesa eta laguntza eskaintzen dugu berdintasuna, ongizate fisikoa zein psikikoa eta zahartze aktiboa sustatzeko helburuarekin.

Laguntza eta finantzaketa eskaintzen ditugu etengabeko formakuntza medikoaren eta medikuen zein osasun arloko bestelako langileen garapen iraunkor eta profesionalera zuzendutako orotariko ekintzak burutzeko.

Ezagutza hedatu eta sustatzen dugu mediku-lantaldean, eta, oro har, gizartean.

Harremanetarako:

Assumptio Proinnova Fundazioa 
Izaskungo Bidea, 20400, Tolosa

Tlf: 943 697030

E-mail: info@assumptiofundazioa.com

¡Gracias! Mensaje enviado.

bottom of page