top of page

Estatutuak

I. TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

 

1. artikulua. Izena, osaera eta iraupena[1]

 

ASSUMPTIO PROINNOVA FUNDAZIOA izenpean, fundazioa eratzen da ekainaren 2an, indarrean dagoen 9/2016 legearen arabera.

 

Assumptio Proinnova Fundazioa irabazi-asmorik gabe eratutako erakundea da, eta bere hartzekodunen borondatez, ondoko Estatutuen 3. artikuluan deskribatzen diren interes orokorreko helburuak betetzeko baliatuko du bere ondarea.

 

 

2. artikulua. Erregimen juridikoa, nortasuna eta gaitasun juridikoa[2]

 

Eraketa-eskritura Fundazioen Erregistroan erregistratu denez gero, Fundazioak nortasun juridikoa eta independentea ditu, eta erabateko ahalmen juridikoa dauka, baita jardutekoa ere, ondorengo Estatutuetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekainaren 17ko 12/1994 Legean, 7, fundazioaren egintzan sortzaileen borondate-adierazpenean, zehaztutako mugak besterik ez ditu izango.

 

Hortaz, eta Babesletzaren jakinarazpenak alde batera utzi gabe, honako ekintzak egin ahal izango ditu: edozein bide erabiliz edozein motatako ondasun higigarriak edo higiezinak eta eskubideak lortu, zaindu, eduki, baliatu, besterendu eta mota guztietako ondasun higiezin edo higigarriak eta eskubideak zergapetu; edozein motatako ekintzak edota kontratuak egin; maileguak jaso eta ordaindu; gobernu-bidera edo auzibidera jo Epaitegien, Auzitegien eta Erakunde publiko zein pribatuen aurrean edozein motatako ekintzak eta salbuespenak egin, betiere antolamendu juridikoan ezarritakoari lotuta.

 

 

3. artikulua. Fundazioaren helburuak[3]

 

ASSUMPTIO PROINNOVA FUNDAZIOAK Medikuntzarekin lotura duten ekintza zientifikoak, formazio-, kultura- eta giza-ekintzak sustatzea du xede, baita talde mediko eta osasunarekin lotura duten profesionalen ikerketa bultzatzea ere.

 

Helburu horiek lortzeko, Fundazioak ondoko jarduera zehatzak eta berehalakoak garatuko ditu:

 

FUNDAZIOAK, jarduera prozesuan, bere helburuak betetzeko behar beste ekintza buru ahal izango ditu beste erakunde publiko eta pribatuekin.

Helburu horiek betetzeko, FUNDAZIOAK TOLOSAKO SANTA MARIA DE LA ASUNCION KLINIKAKO lantaldeari, osasun arloko profesionalei eta, oro har, gizarteari zuzenduta egongo diren Medikuntza, Osasuna eta Gizarte Zientzien arloko proiektuak babestu, garatu eta hedatu ahal izango ditu.

 

Bereziki, FUNDAZIOAK Medikuntza eta Osasun publikoa esparruetan elkartasuna, kontzientziazioa, garapen iraunkorra eta ikerketa bezalako balioak bermatzea zainduko du gizartean.

 

Hori dela-eta, FUNDAZIOAK ondoko ekintzak burutu ahal izango dituela zehazten da:

 

  • Etengabeko formazio medikoarekin, eta medikuen zein osasun arloko beste profesionalen garapen profesionalarekin lotura duten ekintzak.

  • Izaera zientifiko eta medikoko ekintzen babesa, Medikuntza eta Osasun arloko ikerketa-beken kontzesioa.

  • Medikuntzarekin lotura duten gaien ikerketa baliabideak eta babesa zehaztu.

  • Ezagutza medikoaren babesa eta zabalkundea lantalde medikoan eta gizartean.

  • Arreta medikoaren sarbidean, arrazoi ekonomiko, sozial edota desgaitasun fisiko zein psikikoak dela-eta sor daitezkeen bereizketak ezabatzeko ekintzak.

  • Erakunde publiko eta pribatuekin elkarlana ikerketan Osasun Zientzien arloan, Medikuntzako profesionalen artean eta gizartean berdintasuna, ongizate fisikoa eta psikologikoa eta zahartze aktiboa sustatzeko.

  • FUNDAZIOAREN helburuak betetzeko ahalbidetzen duten edonolako ekintza eta baliabideak.

 

4. artikulua. Xedea eta garapena

 

Sortze-helburuak Fundazioak nahi bezala garatu ahal izango dira, beste elkarte zein erakundeetako parte-hartzea barne, eta Fundazioaren gutunean, ondoko Estatutuetan, eta edozein kasutan, Legeen mugak besterik ez ditu izango.

 

 

5. artikulua. Helbidea[4]

 

Fundazioaren helbidea honakoa izango da: Santa Maria de la Asuncion Klinika, Izaskungo errepidea 9, Tolosa, 20400. Fundazioko Patronatuak egindako estatutu aldaketa dela-eta, Patronatuak libreki erabaki ahal izango du helbide soziala aldatzea, eta Fundazioen Erregistroan jakinarazi beharko du. Era berean, Patronatua ahaldunduko da fundazioaren helburuak betetzeak eragindako premien arabera finkatzen diren establezimendu, delegazio eta bestelako bulegoen egoitzak zein izango diren erabakitzeko.

 

 

6. artikulua. Lurralde eremua[5]

 

Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan garatuko ditu ekintzak nagusiki.

 

7. artikulua. Onuradunak[6]

 

  1. Fundazioaren prestazioen onuradunak izango dira Patronatuaren iritziz prestazio horiek jasotzea merezi duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak.

 

Onuradunen izendapen zehatzerako, Patronatuak TOLOSAKO SANTA MARIA DE LA ASUNCION KLINIKAKO langileei onura egitea izango du kontuan, betiere izaera orokorrarekin.

 

  1. Edozein kasutan, Fundazioak inpartzialtasun, objektibitate eta ez-diskriminazioko irizpideekin jokatuko du onuradunak zehazteko orduan.

 

  1. Ezin izango da Fundazioaren helburu nagusia izan haren prestazioak eskaintzea ondorengo guztiei: fundatzaileei edo Patronatuko kideei, haien ezkontideei edo haiekin antzeko harreman afektiboa dutenei edota haien laugarren gradura bitarteko senideei (laugarrena barne), ezta interes orokorra ez duten pertsona juridiko bereiztuei ere.

 

  1. Inork ere ezin izango du alegatu ez bakarka ez taldeka Fundazioaren edo Patronatuaren aurrean, onura horiek eman baino lehen baliatzeko aukera, ezta pertsona jakin batzuei emanarazi ere.

 

 
8. artikulua. Publizitatea

 

Fundazioaren ekintzak onuradun zein interesdunei ezagutzera emateko Patronatuak helburu eta ekintzen inguruko informazioa zabalduko du.

 

 

II. TITULUA. PATRONATUA

 

i. kapitulua. antolaketa eta konpetentziak

 

9. artikulua.- Patronatua[7]

Patronatua Fundazioaren gobernatzeko, administratzeko eta ordezkatzeko goreneko organoa da Patronatua, eta Fundazioaren kudeaketa zuzentzeko eta kontrolatzeko beharrezkoak diren ahalmenak hartuko ditu bere gain, fundazioaren helburuak betetzeko beharrezkoak direnak. Hain zuzen ere, Fundazioaren ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak kudeatuko ditu.

 

 

10. artikulua.– Antolaketa eta iraupena[8]

 

Fundazioaren Patronatua gutxieneko sei kidek eta gehienezko hamar kidek osatuko dute. Patronatuko kide-karguak izaera iraunkorra izango du.

 

Patronatuko kide izan daitezke jarduteko gaitasun osoa duten eta kargu publikoetan aritzeko ezgaituta ez dauden pertsona fisikoak. Pertsona juridikoak Patronatuko kideak izan daitezke, eta izendatu beharko dituzte euren ordez arituko diren pertsona fisikoak.

 

       

11. artikulua. Patronatuen izendapena eta kargu hutsen betetzea

 

Patronatuko lehen kidea Fundazioaren sortzaileak izendatuko du eraketa-eskrituran, eta ondoko kargu eta pertsonek osatuko dute:

 

 

Presidentea (berezko kargua)…………………………... Invizako lehendakaria

         

 

Lehenengo presidenteordea (berezko kargua)….…….. Invizako lehendakaritzaren ondokoa

 

 

Bigarren presidenteordea (berezko kargua)……. Invizako kudeatzailea

                

 

Idazkaria (berezko kargua)…………………………… Invizako Finantza zuzendaria

       

 

2. batzordekidea (berezko kargua)……………………………… Tolosako Santa Maria de la Asuncion Klinikako Formazio Batzordeko lehendakaria.

 

3. batzordekidea (berezko kargua)………………………………. Tolosako Santa Maria de la Asuncion Klinikako Ikerketa Batzordeko lehendakaria.

       

Eta bi batzordekide 1 eta 4 (ez dira berezko karguak) fundatzaileak izendatuak, eraketa-eskrituretan.

 

 

Patronatuko kide berrien izendapena Patronatuaren erabaki bidez egingo da, eta kide gehiengoaren bozka izango da kontuan.

 

Berezkoak ez diren Patronatuko kideen karguak bost urteko iraupena izango du. Bi urtetik behin berrituko da, eta, ondoren, kideek kargua utzi behar izango dute. Patronatuko kide gehiengoaren erabakia izango da kideen kargua berritu edota ordezkatzea.

 

Berezkoak diren karguen izendapena automatikoa eta Invizako karguaren araberakoa izango da, eta kargua utzi beharko dute karguaren funtzioak bete ezean, zeinaren bidez Patronatuko kargu mugatuaren eskubidea duten.

Izendatutako Patronatuko kideek espresuki onartu beharko dute euren izendapena indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 16. artikuluan zehazten den formularen baten arabera.

Heriotzak, ezintasunak, gaitasun-gabetzeak, heriotza-deklarazioak, kanporatzeak, edo bateraezintasunak, agintaldia amaitu izanak, uko egiteak, kargutik kentzeak, edo gobernu-organoko kide baten ordezkatzea edo kargu-uztea eragiten duten beste egoeren ondoriozko lanpostu hutsak prozedura bera erabiliz beteko dira, eta lanpostu hutsaren egoera ezin izango da luzatu 6 hilabete baino gehiago.

 

Patronatuko kideak derrigortuta daude organoa Estatutuen 10. Artikuluak zehazten dituen kide-kopuruarekin mantentzea erabakiak hartu ahal izateko.

Patronatuko kideen karguen baliogabetzea epaileak erabakiko du kargua Legearen 20. artikuluan aurreikusitako arduraz eta prestutasunez betetzen ez bada.

 

Fundazioen Erregistroan inskribatuko dira gobernuko organoko kideen ordezkapenak, kargu-uzteak eta etenaldiak.

 

 

12. artikulua. Doakotasuna[9]

 

Patronatuko kideek doan beteko dute euren kargua. Hala eta guztiz ere, jardunak eragindako gastuak ordaindu ahal izango zaizkie, betiere behar bezala justifikatuta dauden bitartean.

 
13. artikulua. Fundazioko lehendakaria

 

Patronatuak lehendakari bat hautatu ahal izango du kideen artean, eta bere ardura izango da, bere ekimenez edo gutxienez kideen herenak horrela eskatuta, Patronatua biltzeko deialdia egin, eztabaidak bideratu eta hartzen diren erabakiak betearaztea.

 

Patronatuko lehendakaria gobernu organoaren kargu gorena izango da, eta, organo horretako kide izatearen berezko ahalmenez gain, Fundazioa ordezkatu beharko du Patronatuaren erabakietatik eratorritako ekitaldi eta kontratu guztietan eta Fundazioaren beste organoetan, baita aurkezten diren bestelako auzi, espediente, eta administrazio, epai, eta judizioz kanpoko gaietan ere. Era berean, prokuradore edota abokatuei botere orokorrak emateko ahalmena izango du, azaldutako xedeari buruzko auzietarako.

 

 
14. artikulua. Lehendakariordea

 

Patronatuak lehendakariordea izendatu ahal izango du kideen artetik, gehiengoaren botoaren bitartez.

 

Lehendakariordeak lehendakaria ordezkatuko du hura ageri ez bada edo gaixo badago, eta hori egiaztatzeko nahikoa izango da egoeraren berri ematea. Lehendakaria eta lehendakariordea ageri ez badira, berriz, adin nagusiena duen kideak ordezkatuko ditu.

 

 
15. artikulua. Idazkaria

 

Patronatuak idazkari bat izendatu ahal izango du bere kideen edota kanpoko pertsonen artean, eta idazkariaren ardura izango dira Fundazioaren administrazio-lanen zuzendaritza, dokumentazioa zaintzea, baita Patronatuaren Akta Liburura transkribatzen diren bileren akta egitea ere, horiek onartu eta lehendakariaren oniritzia jaso ondoren.

 
 
16. artikulua. Diruzaina

 

Patronatuak diruzain bat izendatu ahal izango du bere kideen edota kanpoko pertsonen artean.

 

Honakoak izango dira diruzainaren betebeharrak:

  1. Fundazioaren funtsak bildu eta gorde.

  2. Sarreren eta gastuen balantzea aurkeztu eta sinatu.

  3. Inbentarioen, Kontuen, Aurrekontuen eta Liburuen eguneko egiaztapena.

 

17. artikulua. Fundazioaren zerbitzura dauden bestelako langileak

 

Era berean, Patronatuak agindu ahal izango dio gobernu-organoaren kideren bati edo hirugarren pertsona bati fundazioaren izenean kudeaketa egitea edo beste jarduera batzuk egitea, eta beteko dituen eginkizunei dagokien ordainsaria emango dio.

 

 

18. artikulua. Patronatuaren eskumenak

 

        Patronatuaren eskumenak Fundazioaren gobernuarekin lotuko dira, eta zehazki, ondoko eskumenekin:

 

  1. Fundazioaren orientazioa adieraztea, dauzkan helburuak hobeto betetzeko.

  2. Baliabide ekonomiko eta finantzario guztiak administratzea, jatorria edozein dela ere.

  3. Aurreko ekitaldiko Inbentarioa, Egoera Balantzea, Emaitzen Kontua eta Memoria, eta garaiko diru-sarrera eta gastuen aurrekontuaren likidazioa onartzea.

  4. Hurrengo ekitaldiko diru-sarreren eta gastuen aurrekontua eta Memoria onartzea.

  5. Komeni diren barne-erregimeneko arauak onartzea.

  6. Batzorde Delegatuak sortzea, kideak izendatzea, eskumenak zehaztea, eta ondorengo artikuluan xedatutakoaren arabera, ahalorde orokorrak edo bereziak ematea.

  7. Zuzendaritza-karguak, betearazleak eta aholkularitzakoak izendatzea eta behar diren gainerako teknikariak, administrariak, lan-kontratua duten langileak zein mendeko langileak kontratatzea, ondorengo Estatutuetako 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  8. Fundazioaren xedeak modurik onenean betetzeko behar diren era guztietako ekintzak eta kontratuak formalizatu eta onartzea, arlo zibileko nahiz merkataritza, lan edota administrazio-arlokoak edo bestelakoak izan.

  9. Maila goreneko erabakia behar duten arazoetarako, organismo eskudunei dagozkien proposamenak egitea.

  10. Enpresa, erakunde, organismo edota partikularren parte hartzea sustatzea lankidetza tekniko eta langile kualifikatuen prestakuntzako programetan, diru-funtsen eta lankidetza-hitzarmenen bitartez.

  11. Herentziak, legatuak edo dohaintzak onartzea edo uko egitea, betiere Fundazioarentzat komenigarria den bitartean eta Babesletzari jakinarazten.

  12. Fundazioaren Estatutuak aldatzea, fundatzailearen borondatea betetzeko beharrezkoa izanez gero.

 

 

19. artikulua. Delegazioak, ahalordetzeak eta Batzorde Delegatuak

 

  1. Patronatuak bere kide baten edo batzuen esku utzi ahal izango ditu bere ahalmenak. Ezin izango da, inola ere, delegatu ondoko gaien inguruko erabakiak hartzeko ahalmena:

 

  1. Urteko kontuen onespena

  2. Jarduketa-planaren onespena

  3. Estatutuen aldaketa

  4. Fundazioaren bat-egitea, zatiketa, eraldaketa, desagerpena eta likidazioa.

  5. Beste pertsona juridiko bat eratzeko ekintzak, zuzenean helburuei lotuta egon daitezkeen salbuespenarekin.

  6. Beste pertsona juridiko batzuetan parte hartzeko edo partaidetzak saltzeko ekintzak, horien zenbatekoa fundazioaren aktiboaren % 20tik gorakoa bada.

  7. Fundazioaren aktiboaren % 20tik gorakoak diren ondasun edo eskubideen gaineko edozein xedapen-egintza.

  8. Zuzkidura handitzea edo txikitzea.

  9. Bat-egitea zatiketa edo aktibo eta pasibo osoen, nahiz zati baten lagapen globala.

  10. Sozietateak edo bestelako pertsona juridikoak iraungitzeko egintzak.

  11. Patronatuko kideen autokontratazioa ondoko salbuespenarekin: jarduera errepikatua izatea, eta Babeslaritzak aurretik baimendu izatea duenean kasu berdin-berdinetarako.

  12. Erantzukizuneko adierazpenak onartu eta formalizatzea.

 

  1. Era berean, Patronatuak botere orokorrak eta bereziak emane dota baliogabetu ahal izango ditu.

 
20. artikulua. Patronatuaren betebeharrak

 

Fundazioko patronatuko kideek ondoko betebehar izango dituzte:

 

a) Fundazioaren helburuak zorroztasunez betetzea eta betearaztea, legeak eta Fundazioaren estatutuek zehazten dutena jarraituz.

b) Fundazioaren ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak administratzea eta horien produktibitateari eustea, kudeatzaile on baten ekonomia- eta finantza‑irizpideei jarraituz.

 

c) Kargua ordezkari leial baten prestasunaz betetzea.

 

 
21. artikulua. Auto kontratazioaren debekua

 

Patronatuko kideek ezingo dute kontraturik egin Fundazioarekin ez euren izenean ezta hirugarren baten izenean ere, Babeslaritzak lehenik baimena eman ezean.

 

 

22. artikulua. Erantzukizuna

 

1.- Patronatuko kideek era solidarioan erantzungo dute Fundazioaren aurrean, legearen edo estatutuen kontrako egintzen ondorioz edo kargua eduki beharreko arduraz ez betetzeagatik eragiten dituzten kalteengatik eta galerengatik.

 

2.- Ez dute erantzukizunik izango akordioaren aurka azalduko liratekeenak edo parte hartu dutenak, horren ezagutza izan eta euren desadostasuna azaldu ez zutela frogatu ezean.

 

3.- Fundazioen Erregistroan izena eman behar dute jurisdikzio arruntaren aurrean gobernu organoen erantzukizuna eskatzeko ekintzak eta dagokien epai irmoak.

 

4.- Babesletzak bere ekimenez edo interes legitimoa duenaren zentzuzko eskaerari jarraituz egikaritu ahal izango du erantzukizun-ekintza. Fundatzaileak ere egikaritu ahal izango du, Patronatuko kideen jarduna fundazioko xedeen aurkakoa edo kaltegarria denean.

 

 

II. KAPITULUA. PATRONATUAREN BARNE FUNTZIONAMENDU-ERREGIMENA

 

23. artikulua. Barne funtzionamendua[10]

 

Patronatuak, gutxienez, bi bilera egingo ditu urtean Urte bakoitzeko lehenengo sei hilabeteetan derrigorrez bilduko da aurreko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa, inbentarioa, jardueren memoria, egoera-balantzea eta emaitzen kontua onartzeko, Estatutu hauetako 30. artikuluan aurreikusitako baldintzetan. Era berean, laugarren hiruhilekoan, dagokion deialdia egin ondoren, hurrengo ekitaldiko aurrekontua onartuko da, abenduaren 31 baino lehen Babesletzari igortzeko.

 

Patronatuaren deialdiak idatziz, emailez edota deialdiaren erresekzioa bermatzen duen bestelako baliabideren bitartez egin beharko dira, Lehendakariak erabakitako eguneko gai-zerrenda barne. Zerrenda hori osatzeko, lehendakariak kontuan hartu beharko ditu gobernu-organoko kideen iradokizunak, gutxienez, hamar eguneko tartearekin. Salbuespena larrialdietako kasuak dira, epea 3 egunetara murriztu daiteke.

 

 

24. artikulua. Patronatua osatzea eta erabakiak hartzea[11]

 

  1. Patronatua guztiz osatuko da lehenengo deialdian, gutxienez, kideen erdiak gehi beste kide bat agertzen direnean.

 

  1. Aurreko paragrafoan adierazitako quoruma biltzen ez bada, Patronatua ordubete beranduago elkartuko da berriz. Bigarren bilera horretarako, berdin izango da zenbat kide azaltzen diren, betiere gutxienez hiru biltzen badira eta horien artean lehendakaria eta lehendakariordea badaude.

 

  1. Aurreko paragrafoetan adierazitakoaz gainera, Patronatuari deialdia luzatu zaiola ulertuko da kide guztiak bertan biltzen direnean, eta bilera aho batez onartzen badute.

 

  1. Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira, ondoko kasuaren salbuespenarekin:

 

a) Aldaketa, bategite, bereizketa eta azkentzeari buruzko erabakien kasuan, nahitaezkoa izango da Patronatuko kideen bi herenen aldeko botoa.

 

  1. Lehendakaritza-kargua hartuko duen pertsonak botoek sor ditzaketen berdinketak hautsiko ditu.

 

  1. Idazkariak Patronatuak egindako bilera bakoitzaren akta egingo du, non bileraren tokiaz eta egunaz gainera, bertaratu diren pertsonen izen-abizenak, eztabaidagaiak eta hartutako erabakien edukia jasoko diren.

 

  1. Patronatua bideokonferentziaren edota beste komunikabideen bidez bildu ahal izango da, betiere ondokoa bermatzen badu: bertaratutakoen identifikazioa, komunikazioaren jarraipena, eztabaidetan esku hartzeko aukera, eta botoa emateko aukera. Horrela, bada, bilera presidentea dagoen lekuan egin dela ulertuko da.

 

  1. Salbuespen gisa, Patronatuak bilerarik egin gabe ere hartu ahal izango ditu erabakiak, betiere informazio- eta boto-eskubideak bermatuta dauden bitartean, botoa jaso dela nonbait ziurtatu eta botoaren benetakotasuna bermatuz. Erabakia pertsona juridikoaren helbidean hartu dela ulertuko da, eta emandako baliozko botoetatik azkenaren datan.

 

 

III. TITULUA. ONDAREA ETA ERREGIMEN EKONOMIKOA

 

I.KAPITULUA. OSAERA, ADMINISTRAZIOA ETA ZAINTZA

 

25. artikulua. Fundazioaren ondarea

 

Fundazioaren ondarea ekonomikoki balora daitezkeen ondasun eta eskubide guztiek osa dezakete.

 

Fundazioa, bere xedapen- eta administrazio-ekintzetan aplika daitezkeen arauetara doituko da, eta bere etekin edo errentak berezkoak dituen xedeetarako erabiliko dira, Estatutuetan zehaztutakoren arabera.

 

26. artikulua. Baliabideak[12]

 

Fundazioaren ondarea ondokoek osatuko dute:

 

  1. Fundazioko eskrituran jasotako hasierako zuzkidurak.

  2. Kide fundatzaileen eta atxikien ekarpen eta kuotek, arruntak nahiz apartekoak, eta Patronatuko kideek borondatez ordaintzea onartzen duten kuota eta ekarpenek, arruntak nahiz apartekoak.

  3. Zuzenbidean onartutako bitartekoen bidez eta, bereziki, beste pertsona, erakunde eta instituzioek emandako legatu, dohaintza, ekarpen eta diru-laguntzen bidez, aurrerantzean jasotzen duen beste edozein ondasun edo eskubidek. Dohaintza, legatu eta herentzien onarpena Babesletzaren jakinaren gainean jarri behar dira.

  4. Ondarearen eta Fundazioak egiten dituen jardueren etekin, errenta, produktu edo mozkinek, baita indarreko legeriaren arabera eman ditzakeen zerbitzuen ordainsariek ere.

  5. Aplikazioko lege-esparruaren barruko beste edozein baliabidek.

 

 
27. artikulua. Ondare-aldaketak

 

Fundazioaren Patronatuak, egoera ekonomikoak aholkatutakoaren arabera, noiznahi eta behar den guztietan egin ahal izango ditu fundazioko kapitalean beharrezkoak iruditzen zaizkion aldaketak, eraldaketak edota konbertsioak, kapitalak balio nominalari eutsita ere, balio efektiboa edo erosteko ahalmena murriztu ez dezan.

 

 

28. artikulua. Fundazioaren ondarearen zaintza

 

Fundazioko ondarearen zaintza eta babeserako ondoko arauak hartuko dira kontuan:

  1. Fundazioaren ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideek Fundazioaren izenean egongo dira, Inbentarioan jasoko da informazioa, eta, behar izanez gero, dagokien Erregistroetan inskribatuko dira.

  2. Ondasun higiezinak edota eskubide errealak Fundazioaren izenean inskribatuko dira Jabetza Erregistroan, eta inskriba daitezkeen gainerako ondasunak, berriz, dagozkien erregistroetan.

  3. Fundazioaren baloreak, eskudirua, jabetza-tituluak, gordailuen egiaztagiriak, eta domeinu, edukitza, erabilera, gozamen edota beste edozein eskubide egiaztatzen duten bestelako dokumentuak Patronatuak erabakitako erakundean gordeko dira Fundazioaren izenean.

  4. Gainerako ondasun higigarriak Patronatuak erabaki bezala zainduko dira.

 

Ondasun eta eskubide guztiak Patronatuko Idazkariaren kargura egongo den Inbentarioen Liburuan zehaztuko dira, eta ikuskaritzapean, identifikatu eta deskribatzeko behar diren gorabehera guztien berri emango da.

 

 

II. KAPITULUA. EKONOMIA-ERREGIMENA

 
29. artikulua. Ekitaldi ekonomikoa

 

Ekitaldi ekonomikoa urtekoa izango da, eta urte naturalarekin bat etorriko da.

 

Fundazioak aurrekontu arrunta prestatuko du ekitaldi ekonomiko bakoitzerako, eta diru-sarrerak eta gastuak modu orekatuan jasoko ditu.

 

Aurrekontua Babesletzaren aurrean aurkeztuko da onartutako urtearen azken hiruhilekoan, Memoria esplikatzailearekin batera.

 
30. artikulua. Ekonomia- eta kontabilitate-betebeharrak

 

Patronatuak inbentarioa, egoera-balantzea eta emaitzen kontua egingo ditu, Fundazioaren ondare-, ekonomia- eta finantza-egoera islatzeko. Urtean zehar egindako jardueren eta ondarearen kudeaketa ekonomikoaren memoria ere egingo du, fundazioaren xedeak eta legezko aginduak betetzen direla ezagutzera emateko eta justifikatzeko. Era berean, aurreko urteko diru-sarrera eta gastuen aurrekontuaren likidazioa egingo du, Legearen xedapenak betez.

 

 
31. artikulua. Kontuak ematea

 

Urte bakoitzeko lehen sei hilabeteetan, Patronatuak Babesletzaren aurrean justifikatu beharko du kudeaketa egokia izan dela Fundazioen Legeko 27. artikuluan aurreikusitako baldintzetan, fundazioko helburuak jarraituz.

 

III.KAPITULUA. BALIABIDEAK FUNDAZIOKO XEDEEI APLIKATZEKO ARAUAK

 
32. artikulua. Administrazioko diru-sarrerak eta gastuen helmuga

 

  1. Fundazioaren ondasunak eta errentak fundazioko xedeak zuzenean eta berehala gauzatzeari atxikitzat joko dira.

 

  1. Fundazioak aldiro-aldiro programatuko ditu bere xedearen inguruko jarduera, eta, horretarako, urtero egingo du prestazioen plangintza eta esleitzeko modua.

 

  1. Eskuratu ondorengo hiru urteko epean, lortzen diren errenta garbien eta beste diru-sarrera batzuen % 70 Fundazioaren helburuak lortzeko erabiliko da, gutxienez, hala dagokionean irabazi horiei dagozkien zergak kenduta.

 

Fundazioa eratzeko unean edo ondoren ondare-zuzkidura gisa egindako ekarpenak eskakizuna betetzeko aske egongo dira.

 

Gainerako diru-sarrerak fundazioko zuzkidura handitzeko erabiliko dira, % 20 gainditu ezin dezaketen administrazio-gastuak kendu ondoren, baldin eta Fundazioak arrazoituta, eskatutako Babesletzaren berariazko baimenik ez eduki, indarreko legezko eta erregelamenduzko xedapenetan aurreikusitakoaren arabera.

 

 

33. artikulua. Kontu-ikuskaritza

 

Garrantzi ekonomikoa dela-eta, fundazioaren lege eta araudia oinarri, urtero egingo da kontuen kanpoko ikuskaritza.

 

Kontu-auditoreen txostenak ondoko kontsiderazioak izan beharko ditu:

a) Kontabilitatearen eta urteko kontuen bitartez egiaztatutako lege- edo estatutu-araudiaren aurkako balizko arau-hausteei buruzko oharrak.

b) Egiaztatu duten edozein gertakariri buruzko oharrak, gertakari hori Fundazioaren finantza-egoerari buruzko arrisku bat denean.

 

Ikuskariek egindako txostena Fundazioen Erregistroan utzi beharko da, bertan aipatzen diren kontuekin batera.

 

 

IV. TITULUA. MODIFICACIÓN, FUSIÓN Y EXTINCIÓN.

 
34. artikulua. Aldaketa

 

Fundazioko Patronatuak aldaketak egin ahal izango ditu Estatutuetan, betiere fundazioko xedeak hobe bete daitezen lortzen laguntzen duen bitartean. Aldatzeko erabakia, gutxienez, kideen bi herenen aldeko botoarekin hartu beharko da.

 

 
35. artikulua. Bat-egitea

 

Patronatuak beste erakunde batekin edo batzuekin bat-egitea ere erabaki dezake, baldin eta fundazioko xedeari behar bezala erantzuten dion. Erabakia, gutxienez, kideen bi herenen aldeko botoarekin hartu ahal izango da.

 

 

36. artikulua. Iraungitzea[13]

 

Fundazioa ondoko kasuetan iraungiko da:

 

  1. Estatutu hauetan aurreikusitako kasu berezi gisa, Fundazioaren xedeei aurre egin ezin zaienean.

  2. Kode Zibileko 39. artikuluan edo beste Lege batzuetan aurreikusitako kausaren bat gertatzen denean.

  3. Bat-egiteko prozesu baten ondorioz gertatzen denean.

  4. Ebazpen judizial irmoagatik desegiten denean.

 

 

37. artikulua. Iraungitzeko prozedura

 

Aurreko artikuluko 1. eta 2. ataletan aurreikusitako kasuetan, Fundazioa iraungitzeko erabakia Patronatuak hartu beharko du, eta Babesletzak berretsi.

Iraungitzeko erabakia arrazoitua izango da kasu guztietan, eta ondare egoera eta likidazio programa adierazi beharko dira.

 

Gobernu-organoak erabakirik hartuko ez balu,  edo erabakia Babesletzak berretsiko ez balu, Fundazioa iraungitzeko ebazpen judizial arrazoitua beharko du, Babesletzak edo fundazio-organoak eskatu dezaketena.

 

Iraungitzeko erabakia, edo ebazpen judizial arrazoitua, Fundazioen Erregistroan inskribatuko dira.

 

 

38. artikulua. Likidazioa[14]

 

Likidazioaren ondasunak eta eskubideak interes orokorreko erakunde publiko edo pribatuetara bideratuko dira.

 

 

V. TITULUA. BABESLETZA ETA FUNDAZIOEN ERREGISTROA

 
39. artikulua. Babesletza

 

Fundazioa Babesletzaren babespean, aholkularitzapean eta kontrolpean dago, indarreko Legeetan aurreikusitako baldintzekin.

 

 
40. artikulua. Fundazioen erregistroa

 

Fundazio honen eraketa, baita legez beharrezkoa duten egintza edo negozio juridiko guztiena ere, legearen arabera eskumena duen Fundazioen Erregistroan inskribatuko dira.

 

 

ADENDA I

 

VI. TITULUA. FUNDAZIOAREN PERTSONA KOLABORATZAILEEN ERREGIMEN JURIDIKOA[15]

 
41. artikulua. Atxikitako fundatzaileak

 

Fundazioko Gutun izaera duen Eraketa Eskrituran beste pertsona fisiko edo juridiko batzuk atxiki daitezke, fundatzaile izaerarekin hura egiletsi ondoren, atxikitzea bi urteko epealdian eginez gero.

Epearen barruan egindako fundatzaile-izaerako atxikitzeak fundatzailea edota ahalmena duten Patronatuko kideen onartu beharko dituzte, ondorengo paragrafoan zehaztu bezala, eta hautagaiek egin beharreko ekarpen ekonomikoa ere finkatuko dute.

Aurreikusitako atxikitze-epea amaitzen ez den bitartean, Patronatuaren eraketa-prozesua eten egingo da, eta Fundazioko Gutunean fundatzaileak izendatutako kideei Estatutuek Patronatuari ematen dizkioten eskumenak gauzatzeko ahalmena emango zaie.

 

 
42. artikulua. Atxikitako kolaboratzaileak

 

Fundazioko Eskritura egiletsi ondoren, fundazioko xedea lortzen lagundu dezaketen jarduerak edo ekarpenak egiten dituzten pertsona fisiko zein juridikoak atxiki ahal izango zaizkio Fundazioari atxikitako kolaboratzaile izaerarekin.

Aurrez aipatutako izaera duten atxikipen-eskaerak Patronatuko kideen gehiengoak onartuko ditu, eta, era berean, hautagaiek egin beharko duten ekarpen ekonomikoa finkatu beharko dute. Kolaboratzaileek Patronatuan parte hartu ahal izango dute, Patronatuak horrela erabakita.

 

 
43. artikulua. Ohorezko kolaboratzaileak

 

Patronatuak ohorezko kolaboratzaile izenda ditzake fundazioko helburuak lortzen nabarmen lagundu duten edo laguntzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Harremanetarako:

Assumptio Proinnova Fundazioa

Izaskungo Bidea, 20400, Tolosa

Tel: 943 697030

E-maila: info@assumptiofundazioa.com

¡Gracias! Mensaje enviado.

bottom of page