Arrisku kardiobaskularreko faktoreak haien agerpen edo inzidentziak gaixotasun kardiobaskularrak izateko probabilitatea igotzen duten elementuak dira. Tabakoa, hipertentsioa, kolesteron altua, diabetesa, obesitatea, sedentarismoa eta estresa dira horietako batzuk. Batzuk moldagarriak eta gure bizi ohituren araberakoak dira, baina beste batzuk, adina, herentzia genetikoa edota generoa kasu –gizonek gaixotasun kardiobaskularrak pairatzeko arrisku handiagoa dute- ezin dira aldatu.
Osasuna buruko, fisiko nahiz gizarteko ongizate egoera bat da, eta ez gaixotasunik eza soilik. Bihotz osasuntsu bat derrigorra da osasunerako, eta bizi osasuntsuak hori egi bihurtzen laguntzen du. Bizitza osasuntsu hori lor daiteke dieta egoki bat izanez, sedentarismoa saihestuz, eta alkohola edo tabakoa bezalako ohitura kaltegarriak bazterrera utziz. Estresa eta depresioa dira arreta jarri beharreko beste faktore batzuk, izan ere, arrisku kardiobaskularrerako ohiko faktoreekin nahastuz, istripu kardiobaskularrak pairatzeko arriskua hazi egiten da, koronarioen kasuan bereziki.
Jarrain, arrisku faktore aldagarri garrantzitsuenen zerrenda ekartzen dizugu:
Obesitatea:
Obesitatea, gure gorputzeko grasaren hazte ez-ohiko eta desproportzionatua, arrisku kardiobaskularrerako faktore nagusienetako bat da. OMEren arabera, XXI. mendeko pandemia bat da gaixotasun hori.
Obesitatea munduko heriotzen seigarren eragile nagusia da, eta, obesitatea duten 40 urteko lagunengan, gaixotasun horrek bizitzako 7 urte potentzial galtzea dakar. Bataz beste, gaur egun 1.000 milioi lagunek dute gehiegizko pisua munduan, eta 500 milioi gehiagok obesitatea du.
Estatuan, obesitatearen prebalentziak gora egin du azken hamarkadan, pertsona helduen %15ek baino gehiago duelarik, eta 65 urtetik gorakoen artean %30k baino gehiagok. Asko dira obesitatearekin zerikusia duten gaixotasunak, mellitus diabetesa eta hiperkolesterolemia tartean, beraz, lehenaren zainketak on egingo luke beste bien dagokienean ere.
Kolesterola:
Hiperkolesterolemia arrisku kardiobaskularrerako faktorerik nagusienetako bat da, eta, oro har, moldatu daiteke kontrol egoki bat eginda. Gaixotasun honen prebalentzia altua da gure herritarren artean. 35 eta 64 urte arteko biztanleen erdiak baino gehiagok odoleko kolesterola 200 mg/dl1-tik gorakoa du.
Kolesterolaren mailan eragina dute faktore genetikoek nahiz alimentarioek, bereziki, gantz saturatuen hartzeak eta maila baxuagoan kolesterolak. Hala, esan daiteke dietak bereiziko garrantzia duela hura kontrolatzeko garaian. Bereziki, dieta mediterraneo deiturikoa da odoleko kolesterola hobekien orekatzen duena, saturatu gabeko azido gantzdunetan eta antioxidanteetan aberatsa delako.
Tabakoa:
Tabakoaren kontsumoa heriotz eragile saihesgarri nagusienetako bat da. Tabakismoaren mundu mailako epidemiak 6 milioi lagun hiltzen ditu urtero, eta haietatik 600.000 ez-erretzaileak dira, besteren tabakoaren kea jasotzen dutenak alegia.
Tabakoa ez da soilik minbiziak eragindako heriotzaren kausa nagusia. Arrisku kardiobaskularreko faktore garrantzitsuena ere bada:
Gaixotasun kardiako bat izateko aukerak proportzionalak dira egunero erretako zigarro nahiz erretzen daramatzagun urteen kopuruarekin.
Erretzeak gutxitu egiten du ehunetara bideratzen den oxigenoa, eta bihotzekoak eta enboliak ekar ditzake.
Erretzeak hazi egiten du odoleko kolesterol maila, eta, horrekin, gaixotasun kardiobaskular bat garatzeko arriskua.
Erretzeak gaztigatu egiten ditu odol hodiak, eta gorputzeko zirkulazioari eragiten dio horrek.
Sedentarismo:
Gure gizartean oso hedaturiko kaltea da sedentarismoa. Kirol jarduerarik ez egitea ez da arazo bat bere horretan, baina gain-pisua eta obesitatea bezalako arazoak okertzen ditu, zeinak gure osasun kardiobaskularrean eragin zuzena duen.
Sendentarismoari ariketa fisikoarekin egiten zaio aurre. Ez da maratoiak egiten zertan hasi beharrik, nahikoa da egunean 30 minutuz oinez aritzea edo ohitura txikiak aldatzea, edozertarako autoa erabiltzeari edo igogailua erabiltzeari utzita.
コメント