Artrosia gaixotasun erreumatiko degeneratibo bat da, zeinak kartilago artikularra mindu eta Espainiako biztanleariaren %10i eragiten dion. Mina, zurruntasuna eta funtzio-ezgaitasuna eragiten ditu gorputzeko artikulazio ezberdinetan.
Gure gorputzeko zatiei mugikortasuna eta autonomia ematen dien kartilagoei, hezurrei eta artikulazioetako ehun bigunei eragiten dien gaixotasuna da artrosia. Gure eskeletuko zenbait artikulazioetan ematen da, eta aldaka, belaunak eta eskuak dira kaltetuenak. Halaber, oinetan eta bizkarrezurrean ere eragina du.
Gaixotasun honek mina, zurruntasuna eta mugitzeko ezintasuna dakartza berekin. Gastatze psikologikoa ere eragiten ahal du pairatzen duen pertsonarengan, egunerokotasuneko eginpideak egiteko gaitasuna murrizten badio.
Espainian oso hedaturiko gaixotasuna da artrosia, herritarren %10k pairatzen baitu. Guztira, zazpi milioi laguni eragiten diola kalkulatzen da, eta, OAFI, Artrosiaren Nazioarteko Fundazioaren arabera, 4.738 milioi euroko kostua du Espainiako Osasun Sistemarentzat. Betiereko desgaitasunaren lehen kausa da, eta aldi bateko lan-ezintasunaren hirugarrena.
Espainian, betiereko desgaitasunaren lehendabiziko kausa da artrosia
Artrosiaren zergatiak
Urteek aurrera egin ahala kartilagoen gastatzea saihetsezina izan arren, zenbait faktorek zuzenean eragiten diote artikulazioaren kaltetzeari:
Adina. Denboraren joanak eta gure artikulazioaren erabilerak derrigorra bilakatzen du haien gastatzea. Alabaina, artrosi maila ezberdinak daude, eta, hala, ez die berdin eragiten herritar guztiei.
Gainpisua. Komeni baino gehiago pisatzea faktore garrantzitsua da, artrosiaren garapena azkartzen baitu gure gorputz estrukturari gainpisua ezarrita. Hau, gehienbat, lunbarretan, belaunetan, eta aldakan gertatzen da.
Traumatismoak edo gehiegizko erabilera. Energia ertain-altuko traumatismoak gertatzen direnean, futbolean, motoko erorketetan edo alturako erorketetan gertatzen den moduan, artrosia garatzeko aukerak hazi egiten dira. Halaber, mugimendu errepikakorrak egiten dituzten langileek ere garatzeko arrisku gehiago dute, mailu neumatikoa darabiltenen kasuan gertatzen den eran.
Genetika. Genetikak artrosiaren agerkundean eragina izan dezake. Alineazio txarrak edo alterazio hereditarioek artikulazioen forma edo egonkortasunean eragiten dute. Adibidez, parentesi formako belaunak dituztenek belauneko artrosia izateko arrisku gehiago dute, pisua modu arrotzean banatzen denez gero.
Bestelako gaixotasunak. Artikulazioen alterazioa dakarren edozein gaixotasunek, artritisak kasu, kartilagoa mindu eta artrosia sorrarazi dezake.
Artrosi motak
Bost artrosi mota ezberdin daude; zerbikala, lunbarra, eskuetakoa, aldakkakoa eta belaunekoa. Haien artean, lunbarrekoa da ohikoena, %15,5eko prebalentzia baitu Sociedad Española de Reumatología-k (SER) egindako EPIDER 2016 ikerketaren arabera. Haren atzetik leudeke belauneko artrosia (%13,83), artrosi zerbikala (%10,1), eskuetakoa (%7,3) eta aldakakoa (%5,1).
Lunbarretako artrosia da hedatuena, %15,5eko prebalentzia duelarik
Artrosiaren sintomak
Mina da artrosiaren sintomen artean lehendabizikoa eta agerikoena. Lehen fasean mindutako artikulazioa mugitzerakoan agertzen da. Arazoaren handiatzeak mina handitzea eta atseden hartzerakoan ere agertzekoa ekartzen du bigarren fasean, artikulazioa lantzean sortzen denaz gain. Kasu horietan, denboran zehar mantentzen den mina da.
Artikulazio minduaren ezintasun-progresiboa da beste sintomatako bat, zeinak mugikortasunaren galera dakarren denborak aurrera egin ahala. Halaber, giharretako zenbait kontraktura eta atrofiaren ergaile ere bada, eta hezurren deformazioa ere eragiten du.
Tratamendua eta prebentzioa
Kartilagoen gastatzeak herritar guztiei eragiten badie ere, horren eragina murriztu eta aurreikusteko modua ere badago. Honakoak dira gaitz honi aurre egiteko modu ez-farmakologikoa batzuk:
Kontuz gainpisuarekin. Aipatu gisan, gehiegizko pisuak artrosiaren agerpen goiztiarra errazten du. Pisua galtzeak artikulazioek jasaten duten gainpisua arintzendu, beraz, garrantzitsua da norbere pisua zaintzea. Gorputzeko gantza zaintze,a dieta orekatua mantentzea eta gure artikulazioak indartzen dituzten jakiak hartzea da horretarako modurik onena.
Ordekan ibili. Bide irregularretatik ibiltzeak, nahiz mendiak igotzeak, onuradun izan arren, gure artikulazioak forzatzen ditu, eta horrek ez du komenigarri egiten egunero lur irregularretatik oinez aritzea. Lur mota ezberdinak txadakatu.
Atsedena. Beste gaixotasun askorekin gertatzen den eran, atsedena da gure osasuna hobetzeko modurik onenetako bat. Hargatik, garrantzitsua da min uneetan atseden hartzea hanturaren broteak kontrolatu ahal izateko.
Kirola bai, astakeriarik ez. Kirola modu lasaian egitea ona da artikulazioentzat, baina haiek etenik gabe kolpatzea ez. Igeri egiteak, bizikletan aritzeak edota oinez ibiltzeak indartu egiten ditu gure artikulazioak. Aldiz, ariketa batzuekin lotutako traumatismoak artrosi iturri izan daitezke. Buruarekin jokatu.
Oinetako egokiak erabili. Zola lodiko oinetakoak dira onenak gure artikulazioak zaintzeko. Aldiz, takoi altuek ez dute gure zanpatzea babesten, eta inpaktua ez du xurgatzen oinez egiterakoan. Plantilak erabiltzea ere komengarria da; mina gutxitzen du.
Artikulazioak landu. Giharren indartzea garrantzitsua da artrosia izateko aukerak murrizteko. Mugi zaitez!
Pisua galtzeak artikulazioek jasaten duten gainpisua arintzen du, beraz, garrantzitsua da alor hori zaintzea
Artrosia vs Artritisa
Jende askok biak nahasten baditu ere, lotura duten arren artrosia eta artritisa bi gauza ezberdin dira. Artrosian, kartilagoa da eremu kaltetua, eta min egiten du bi hezurrek elkar ukitzen dutenean kartilagoa hondatu ostean. Aldiz, artritisa hantura-gaixotasuna da, non mintz sinbobialak gehiegizko hantura-likidoa sortzen duen, mina eraginez.
Comentarios