top of page

Zein ezberdintasun dituzte artrosiak eta artritiak?

Jende askok uste du artrosia eta artritia gaixotasun bera direla. Alabaina, sorburu eta tratamendu ezberdinak dituzte. Post honetan bakoitzaren ezaugarriek zeintzuk diren azalduko dizkizuegu.


Artrosiaren eta artritiaren arteko kointzidentzia behinena biak gure artikulazioei eragiten dieten gaixotasun erreumatikoak direla da. Arrisku faktore batzuk elkarbanatzen dituzten arren, bi gaixotasunen kasuen ezberdinak dira sorburuak eta tratamenduak.


Artikulazioetako hezurren artean almoadatxo lanak egiten dituzten kartilagoen desgastea da artrosia. Prozesu degeneratibo eta saihetsezina da, graduazioan aldatzen dena eta sorburu ezberdinak izan ditzakeena.


Oro har, bi gaixotasun horien sorburuak eta tratamenduak ezberdinak dira

Bere aldetik, mintz sinobialaren hantura da artritia. Kasu honetan, likido sinobiala artikulaziotik hedatzen da berriz xurgatua izan beharrean, eta horrek kartilagoari nahiz hezurrari erasaten dio.


Sorburuak


Artritia, 100dik gora mota dituen gaixotasuna, ezezagunak diren zenbait sorburuk osatua dago. Alabaina, hauek dira ezagunenetako batzuek:

  •  Germenek sorrarazitako infekzioak

  • Kolpeen bidez sortutako traumatismoak

  • Gaixotasun autoinmuneak

  • Mintz sinobialean gaixotasunak pilatzen dituen gaixotasunak, gota kasu.

Artrosiaren kasuan, zeinak artritiarekin zenbait kausa banatzen dituen, kartilagoaren gastatzea honek eragiten du gehienbat:

  • Adina, denboaren joana baita gastatzearen eragile nagusia.

  • Artikulazio baten sobreesfortzua.

  • Lanean egindako mugimendu errepikakorrak.


Lokalizazioak


Bi gaixotasun hauen ezberdintasun nagusiak beraiek garatzen diren eremuak dira. Artritien mota askotarikoek kaltetutako eremuak ezberdinak izatea dakar. Hala, artritri erreumatoideak eskumuturretan eta eskuko hatzetan du eragina; aldiz, gotaren kasuan oinei, orkatilei edota belaunei eragiten die.


Artrosiaren kasuan, gaixotasun honek belaunei, aldakari eta bizkarrezurrari eragitendio gehienbat.


Sintomak


Artritiaren eta artrosiaren sintoma gehienak ezberdinak dira. Artritiaren sintomarik behinena hantura da, eta min hartutako artikulazioaren kalteak ere bada. Halere, sukarra, edota nekea nahiz deformazioa ere sar litezke hor.


Artrosiak zurruntasuna du bere sintoma argien gisa, artikulazioa mugitzean sortzen den minaz gain. Kaltea duen artikulazioaren ezgaitze progresiboa eta mugikortasuna galtzea dira beste sintoma batzuk.


Artritiaren kasuan, hantura da sintoma ezagunena, artrosiaren kasuan mugimenduan sortutako mina den heinena

Tratamendua

Artritia hanturaren aurkako botiken eta artikulazioaren atsedenaren bidez tratatzen da. Halere, artriti mota bakoitzak bere sorburua du. Kasu horietan, adibidez, infekzioek eragindakoetan, antibiotikoen erabilera ematen da, artritis traumatikoen kasuan gertatzen ez den heinean.


Artrosiak ez du konponbide ezagunik, eta hala, tratamenduak antiinflamatorioen bidez mina gutxitzeari dagozkio. Halaber, beste tratamenduek kaltetutako artikulazioen mugikortasuna hobetzea bilatzen dute.

Comments


bottom of page