top of page

Tabakoaren kaltea izango da Osasun Gaien zeharlerroa maiatzeko bigarren hamabostaldian



  • Maiatzaren 31ean Tabakoaren Aurkako Munduko Eguna ospatzen dela eta, Asunción Klinikaren jardun dibulgatiboa kerik gabeko gizarte baten kontzientziazioan ariko da sare sozialen eta mahai informatiboen bidez

  • Kanpaina hilaren 31an, egokieraren egunean, egingo den kontzientziazio ariketa batekin amaituko da, non Belate Osasun Zentroan ezarritako mahai informatiko batean tabako zigarroak Tolosako Teila eta Zigarrotxoez aldatuko diren

  • OMEren datuen arabera, munduan 7 milioi lagun hiltzen dira urtero tabakoaren eraginez, eta Españan 52.000 lagunekoa da zifra hori

Hilaren 31ean Tabakoaren Aurkako Munduko Eguna ospatzen da, eta hori dela eta Asunción Klinikak maiatzeko bigarren hamabostaldia bere paziente, erabiltzaile eta, orokorrean, herritar guztiei tabakoak pertsona ororen eta inguruko gizartearengan eragiten duen kalteaz ohartaraziko die.


Eskuko Higienearen kanpainaren erreleboa hartzen due kanpaina hau Osasun Gaiak ekimenaren barruan dago, eta astelehen honetan, maiatzak 20, hasiko da. Bere dibulgazio eremua Asunción Klinikaren sare sozialak nahiz Assumptio Proinnova Fundazioaren webgunea izango ditu. Halaber, kanpainaren une gorena hilaren 31ean izango da, data seinalatuan, Belate Osasun Zentroan (Rondilla Kalea, 56, Tolosa), mahai informatibo bat ezarriko delarik, non Tolosako Teila eta Zigarrotxoak pazienteen nikotinazko zigarroengatik aldatuko diren.


Hilaren 31ean Tolosako Teila eta Zigarrotxoen gozoak aldatuko dira pazienteen nikotinazko zigarroengatik

Urtean 52.000 hildakotik gora


Halakoa da tabakoaren kaltea, nola gaixotasun kardiobaskularretako arrisku faktore nagusiena den. Alabaina, bestelako gaixotasunen eragilea ere bada, bronkritis kronikoa, enfisema pulmonarra edo faringe eta biriketako minbizia kasu. Eritasun kardiobaskularren atalean, bihotzeko gaixotasuna bat pairatzeko arriskua erretako zigarroen kantitatearen araberakoa da.


OMEren arabera, tabakoak urteko 7 milioi heriotz baino gehiago eragiten ditu munduan, arrazoi berarengatik Espainian hildakoen kopurua 52.000 lagunekoa den bitartean. Horrez gain, tabakismo pasiboa ere kezka iturri da, urtean 6.200 heriotz inguru eragiten baititu, haietatik 5.000k etxean bertan arnasten duelarik ke hori. Egunean nikotinazko zigarroen kaxa bat erretzen duenarekin bizitzea eguneko bederatzi zigarro erretzearen adinakoa da.


Egunean tabako kutxa bat erretzen duen norbaitekin bizitzea bederatzi zigarro erretzearen adinakoa da


Comments


bottom of page