Gizartean duen presentzia handia den arren, kontsumitzaileentzat eta haien ingurukoentzat oso kaltegarria da tabakoa. Hainbeste, ezen heriotz saihesgarrien lehen eragilea dela munduan, 8 segunduan behin norbait hiltzen baitu. Post honetan tabakoak gure gorputzari eragiten dizkion zenbait kalte azpimarratu ditugu.
Tabakoaren kontsumoa erabat zabaldua dago gure gizartea. Ez da senideen edo lagunen ingurunean erretzen ez duenik. Hori, bere kalteen inguruan dagoen ezagutza handia izanda ere. Halere, badaude egunerokotasunean kontuan hartzen ez diren zenbait kalte, kontzientziazio soziala oztopatzeko orduan eragina dutenak.
Benetako arriskua
Tabakoa, munduko heriotz eragile saihesgarrietan lehena da, eta zortzi seguduan behin heriotza eragiten du. Kean soilik 40 osagai minbizi-eragile baino gehiago ditu, eta herrialde garatuenetan 600.000 heriotz inguru eragiten ditu urtean.
Hauek dira tabakoaren kontsumotik eratorritako zenbait gaixotasun:
Ilearen erorketa Ilearen erorketa eta ahoko ultzeren nahiz aurpegiko, buru-azaleko eta eskuetako erupzioen agerpena
Kataratak %40 ohikoagoak erretzaileen artean. Tabakoak begiko gaixotasunak sortu edo okertzen ditu.
Zimurrak Azalaren zahartze goiztiarra, lehortuz, zakartuz eta zimur txikiez josiz.
Entzumen galera Erdiko-belarriko infekzioak izateko arriskua hiru aldiz handiagoa; bestelako kalteak sor daitezke, meningitisa edo aurpegiko paralisia kasu.
Azaleko minbizia Azaleko minbizia izateko arriskua bikoiztu egiten da.
(zelula ezkatatsuen aurpegiko katzinoma)
Hortzen kaltetzea Gehiegizko lertzoa, hortz horiak, eta haien kaltetzea
Enfisema Biriketako minbiziaz gain, tabakoak enfisema sortu eta biriken gaitasuna murrizten du, arnas hartzeko traqueostomia bat beharrezkoa bilakatu dezakeelarik.
Osteoporosia Hezurrek dentsitatea galtzen dute, errazago hausten dira, eta soldatzeko %80 gehiago behar dute.
Ultzera gastrikoa Ultzerek okerrago erantzuten diote tratamenduari, eta sarriago errepikatzeko joera izaten dute.
Hatzen diskromia Kearen alkitranak hatzak eta azazkalak kolore horixkaz tindatzen ditu.
Umetokiko minbizia eta nahigabeko abortua Minbizi zerbikouterinoa %40 ohikoagoa erretzaileen kasuan, eta haurdunaldiko arazoak biderkatu egin daitezke.
Kardiopatiak Bihotz maiztasuna areagotzen du, arterietako presioa igo, eta hipertentsiorako edo arteriak oztopatzeko arriskua igo egiten du; horrek bihotzekoak edo istripu zerebro-baskularrak eragin ditzake.
Espermatozoideen deformazioa Espermatozoide kantitatearen urritzea eta zakilerako odol fluxuaren zailtasunak, zeinak inpotentzia eta, sarriagotan, antzutasuna eragin dezakeen.
Psoriasia Bi edo hiru aldiz ohikoagoa erretzaileen artean.
Buergerren gaixotasuna Ez bada tratatzen gangrena eragin dezake, eta kaltetutako eremuak ebakitzera behartu.
Minbizia Biriketako minbizia izateko arriskua 22 aldiz handiagoa da erretzaileen artean. Zenbat eta urte gehiago eman erretzen, bestelako minbiziak pairatzeko arriskua biderkatu egingo da
Comments