Arrisku kardiobaskularrerako faktore garrantzitsuena da tabakoa. Hainbesterainokoa, ezen erretzaileek gaixotasun kardiobaskular bat izateko hiru bider arrisku gehiago baitute erretzen ez dutenekin alderatuta. Gaixotasun askoren sorburua da tabakoa; koronarioak ez-ezik, bestelakoak ere eragiten ditu: bronkistis kronikoa, biriketako enfisema edota biriketako nahiz faringeko minbizia.
Hain da kaltegarria, ezen tabakoak urtean 50.000 heriotz eragiten dituela Espainian. Bihotzeko gaixotasun bat pairatzeko arriskua erretako zigarroen proportzionala da, eta handitu egiten da erretzen diren urteekin.
Iskemia eta karbono monoxidoa
Nikotina Substantzia honek adrelaninaren eta noradrenalinaren liberazioa eragiten du, eta arterien barne horman (endotelioa) kaltea eragin. Hala, espasmo bidez igotzen du tono koronarioa, koagulazioan alterazioak eragiten ditu, kolesterol txarraren maila igotzen du, eta onarena jaitsi. Odoleko nikotina kontzentrazioa arnastearen graduari gehiago dagokio zigarroaren nikotinari baino. duen organoetara eramaten du, lipoproteina deitutako partikula batzuekin batera, zeintzuk bi motakoak dauden:
Karbono monoxidoa: Miokardiorako oxigeno emaria murrizten du, eta odol bilduak sortzeko gaitasuna nahiz kolesterola handitzen ditu.
Zertarako utzi erretzeari?
Arnastea hobetzen du, eta gutxiago nekatzen da.
Eztula gutxitu eta infekzioak pairatzeko arriskua murrizten du.
Azala eta aurpegia garaiz aurreko zahartzetik errekuperatzen du
Dastamena eta usaimena bere onera etortzen dira
Biriken funtzionaren eskastea geldotzen da
Bihotzekoa eta bat-bateko heriotza izateko arriskua %20-50 murrizten da, eta hiru urtean inoiz erre ez duenaren parekoa da.
Nola utzi erretzeari?
Nahi izatea funtsezkoa da, baita aurretiaz lortu ez baduzu ere. Hona hemen zenbait aholku:
Ezarri data bat erretzeari uzten hasteko
Tabakoa uzteko arrazoien zerrenda bat egin
Kontatu inertziaz erretzen dituzun zigarroen kopurua
Kendu paketeak, sukinak eta hautsontziak zure begien bistatik
Abstinentzia saioak egin
Gertukoen konplizitatea bilatu
Gogoratu sintomak (antsietatea, sumikortasuna, loaren trastornoak, kontzentrazio falta, gosea, erre nahia, etab.) igaro egiten direla.
Eguna iristean, tabakoa erabat kendu zure bizitzatik. Saihestu erretzea beregan zituzten egoerak, fruta asko jan, kirola egin, azukre gabeko karameloak eskura eduki…
Erretzaile pasiboak
Urtean 6.200 erretzaile pasibo hiltzen dira Espainian; horietatik 5.000k bere etxean hartzen duen keagatik. Tabakismoa Prebenitzeko Batzorde Nazioanalaren arabera, biriketako minbizia pairatzeko arriskua %20-50 handiagoa da erretzaileekin bizi direnentzat. Horrez gain, tabakoak kutsatutako airepean bizitzeak %30 hazten du gaixotasun kardiobaskularra pairatzeko arriskua. Egunero pakete bat erretzen duzun batekin bizi bazara, zuk eguneko bederatzi zigarro erretzea bezala da.
Comments