top of page

Sedentarismoa: ezer ez egitearen arriskua

Actualizado: 26 mar 2019






Egungo munduan, sedentarismoa da ohiko bizi estiloa da. Atsedena beharrezkoa da, eta tartean behin deus ez egiteak ez du ezer txarrik. Alabaina, ariketa fisikorik ez egitea eguneroko kontua bilakatzen denean arriskua izugarri gazten da; hain justu, arrisku kardiobaskularreko faktorea da. Fundación Española del Corazón-en arabera, ariketa fisikorik eza bihotzeko gaixotasunak pairatzeko arriskua da, eta heriotz kardiobaskularrarekin hertsiki lotuta dagoela frogatu da. Ez hori bakarrik: pertsona sedentario batek arterioesklerosia, hipertentsioa eta arnas-bideetako gaixotasun gehiago izaten ditu.


Ariketarik eza pairatzen du gure gorputzak


Ariketarik eza kate bat da. Izerditu gabe, gorputzak kalori gutxiago erretzen ditu eta kasurik gehienetan pisua irabazten du. Horrez gain, masa muskularra galtzen du eta hezurrek eduki minerala galtzen dute. Metabolismoa eraldatzen da, eta hormonek desekilibrioa jasan dezakete.


Ohiturak aldatzea, gako

Tabakismoa, kolesterola edota estresa kasu, sedentarismoa arrisku faktore eraldagarria da. Halere, horretarako ezinbestekoa da bizimodu aktiboa izatea, bestela ezinezkoa baita hura aldatzea. Ez da zertan maratoi bat egin egunero, Nahikoa da 30 minutuz oinez aritzea edota etxean ariketa aerobikoak egitea.


Ariketa fisikoa haurtzarotik ekin behar den zerbait da, eta bizitza osoan iraun. Gaur egun, eguneroko ohituren aldatzeak haurrak sedentarioagoak izatea ekarri du, haien jokuak digitalak bihurtu baitira hein handi batean. Hargatik. kirol hezkuntza garrantzitsua da eta azaldu behar diegu bizitza aktibo batek onurak besterik ez dituela.



Sedentarismoak nola eragiten dio gure osasunari?


OMEren arabera, sedentarismoak zenbait arazo dakartza:


  • Gainpisua edo obesitatea.

  • Gaixotasun kardiobaskularrerako edo II motako diabeteserako joera.

  • Hipertentsio arteriala.

  • Heriotz goiztiarrerako arriskua %20-30 hazten da.

  • Menopausiaren ondorioak areagotu egiten ditu.

  • Minbizi mota batzuk pairatzeko arriskua hazten da.

  • Depresiorako joera handitu egiten da.







Comments


bottom of page