● Biharko taldeko koordinatzaile mediko Joseba Muñoz geriatrak emango du hitzaldia
● Asunción Klinikak Osasuna Kalean kanpainaren barruan antolatu du; kanpainak lau hitzaldi izango ditu ekainean eta uztailean
● Konferentziak desnutrizioak pertsona helduengan duen eragina azalduko du, hauskortasuna sortuz, dependentziaren aurreko egoera dena
● 65 urtetik gorako pertsonen %30 hauskortasun egoeran dagoenez, Muñozek prebentzioan arreta jartzea garrantzitsutzat du
Arturo Díaz eta Elías Javier doktoreek Asunción Klinikak antolatutako Osasuna Kalean zikloko lehen saioa egin ostean, Tolosako Zerkausiak Joseba Muñoz geriatraren eskutik jasoko du bigarren hitzaldia. Grupo Biharko taldeko koordinatzaile medikoa da Muñoz, eta ‘Desnutrición y fragilidad en la Persona Mayor’ konferentzia eskainiko du ostegunean 18:00etatik aurrera. Osasuna Kalean kanpainaren barruan dagoen hitzorduarekin, Asunción Klinikak, bere Assumptio Proinnova Fundazioaren bidez herritarrak hezi eta informatu nahi ditu bizi ohitura osasuntsuen eta egunerokotasunean eragiten duten gai medikoen inguruan.
Bigarren saio honetan desnutrizioa aztertuko da, gure adinduen hauskortasunaren eragile gisa. Muñoz doktoreak bere ikuspuntu medikoa eskainiko du, baina hauskortasunaren bestelako eragileetan ere sakonduko du, “zahartzea, gaixotasunak, bakardadea, arazo ekonomikoak, funtzionaltasun arazoak edo ilusio falta kasu”.
Geriatraren arabera, desnutrizioaren oinarria ez da pertsonak “ondo ala gaizki jaten duen, behar duena ez duela jaten edo ospitaleratuta egon delako nahiz haustura bat izan duelako bere behar energetikoak handiagoak izatea baizik”. Alabaina, dio badaudela kontuan hartzeko bestelako faktoreak ere: “Adibidez, depresioak edo bakarrik bizitzeak pertsona hori behar bezala ez jatea dakar. Parametro askok eragiten dute, eta batzuetan egoeraren araberakoak izaten dira, erosketetara ezin joana edo arazo ekonomikoak izatea”.
65 urtetik gorako pertsonen %30k hauskortasuna du, eta kopuruak gora egiten du adinak aurrera egin ahala, beraz, hitzaldian ondorietan ere sakonduko du: “Mota ezberdinetakoak daude: sarkopenia, infekzioak… Kontuan izan bronkiti kronikoa, insufizientzia kardiakoa, diabetea edo hipertentsioa duen pertsona bat hauskortasun ergoera dagoela, baina gaixotasunean azaldu gabe. Azaltzen zaion unean pertson hori dependientea izango da”, azaldu du Muñoz doktoreak. Hauskortasuna dependentziaren aurreko egoera da, eta hargatik garrantzia eman dio geriatrak: “Gizarteak orokorrean egin dezakeenaz hitz egingo dugu, hauskortasuna prebenitzkeo. Hasi lehen mailako arretatik eta administraziora arte, politikariengandik igaroz”.
● Hitzaldia: Desnutrición y Fragilidad en la Persona Mayor
● Hizlaria: Joseba Muñoz, Geriatra
● Lekua: Zerkausia
● Eguna: Ekainak 20 osteguna
● Ordua: 18h
● Antolatzailea: Asunción Klinika
Commentaires