top of page

Osasuna Kalean kanpaina abiaraziko da, Zerkausian osasunari buruzko hitzaldi eta tailerrak egiteko

  • Lau hitzaldi izango ditu kanpainak, eta ekain eta uztail artean egingo da Tolosako Zerkausian

  • Datorren astelehenean hasiko da, 18:00etan, Artrosiari buruz Arturo Díaz eta Elías Javier traumatologoek eskainiko duten hitzaldiarekin

  • Azken saioa uztailaren 11an izango da, elikadurari eta arrisku kardiobaskularreko faktoreei buruzko hitzaldi-ikastaro batekin; Roberto Ruiz sukaldariak unean egindako menu bat dastatu ahalko dute bertaratutakoek


Osasuna kalera gerturatzea. Helburu horrekin, Asunción Klinikak, Assumptio Proinnova Fundazioaren bidez, Osasuna Kalean kanpaina abiatu du. Lau hitzaldi izango ditu, eta Tolosako Zerkausian egingo da ekainaren 10 eta 20ean eta uztailaren 4an eta 11an.


“Helburua, izenak berak dioen eran, osasuna kalera gerturatzea da. Espezialisten ohiko hitzaldiei aire dinamikoago eta gertuago bat ematea, bide batez, ohitura osasuntsuei edo egunerokotasunari eragiten dion gai medikoak landuz", azaldu du Regina Martínez Idarreta Asunción Klinikako Komunikazio arduradunak.


Hala, kanpainaren barruan, besteren artean, artrosia, adinduen desnutrizioa, azaleko minbizia edota arrisku kardiobaskularren eta nutrizioaren arteko lotura aztertuko dira, eta baita Hika Txakolindegiko sukaldari Roberto Ruizen show cooking bat ere.


Artrosis: Kausa, Ondoroioak eta Tratamenduak


Osasuna Kalean kanpaina astelehen honetan, ekainak 10, hasiko da 18:00etan, Asunción Klinikako traumatologo Elias Javierrek eta Arturo Diezek eskainiko duten “Artrosis: Causas, Consecuencias y Tratamiento” hitzaldiarekin.


Hitzaldia maiatzaren hasieran eskaini zen Topicen, baina jendearen interesa tarteko eta bertaratu zen kopuru handiarengatik, pertsona asko aretoan sartu ezinik geratu ziren. Hori dela eta, Klinikak hitzaldia errepikatzea erabaki du, traumatologoen azalpenak entzun ahal izan ez zituztenek oraingoan egin dezaten.



 

Hitzaldien egutegia - Osasuna Kalean

  • Ekainak 10 astelehena. 18h. “Artrosis: Causas, Consecuencias y Tratamiento”. Arturo Díaz eta Elías Javier (Asunción Klinikako Traumatologia Zerbitzua)

  • Ekainak 20 osteguna. 18h. “Desnutrición y Fragilidad en las Personas Mayores”. Joseba Muñoz (Geriatra)

  • Uztailak 4 osteguna. 18h. “Cáncer de Piel: Prevención y Tratamiento”. Maite López eta Salud García (Asunción Klinikako Kirurgia Zerbitzua)

  • Uztailak 11 osteguna. 18h. Elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldi ikastaroa: Ariane Núñez (nutrizionista), Luis Sollet (kardiologoa) eta Roberto Ruiz (cocinero Hika Txakolidengia)


 

Kanpainako hurrengo hitzaldia ekainaren 20an izango da, 18:00etan, eta “Desnutrición y Fragilidad en las Personas Mayores” izango du izenburu, Joseba Muñoz geriatrak eskainiko duelarik. Gai hori hautatu dugu garrantzi handia duelako. Gure bezalako gizarteak, gero eta adinduago izanik, ezagutu behar ditu zahartzarora ahalik eta autonomoen eta independieteen iristeko ohitura osasuntsuak zeintzuk diren. Jende askok ez du ezagutzen elikadura egoki batek duen garrantzia zaurgarritasuna prebenitzeko, eta hura da dependentziaren aurreko pausua. Arrazoi ezberdinengatik, desnutrizioa pertsona adinduekin loturiko arriskua da eta horretarako garrantzitsua da saihestea. Hargatik, Asunción Klinikan aditu bat ekarri dugu herritarrei mezu hori helarazi eta jarraipideak zehazteko", esan du Martínez Idarretak.


Uztailaren 4an Maite López eta Salud García doktoreen txanda izango da, Asunción Klinikako Kirurgia Zerbitzukoak, eta azaleko minbizia prebenitzeaz eta tratatzeaz hitz egingo digute.


Kanpaina uztailaren 11ean amaituko da show cooking-a egingo den mahai borobil batekin; arrisku kardiobaskularreko faktoreez eta elikaduraz ariko da incluido sobre Factores de Riesgo Cardiovascular y Alimentación. Han ariko direnak nutrizionista bat, Arianne Núñez, kardiologoa bat, Luis Sollet eta Hika Txakolindegiko sukaldari Roberto Ruiz ariko dira, eta azken honek bertan dastatu ahalko den menu bat prestatuko du.



Comments


bottom of page