top of page

Tolosako zigarrotxoak zigarroen ordez ostiral honetan, Tabakoaren Aurkako Munduko Egunaren karietara



Ostiral honetan, maiatzak 31, Tabakoaren Munduko Eguna ospatzen dela eta, Asunción Klinikak mahai informatibo bat ezarriko du, eta tabakoari buruzko informazioa emateaz gain Tolosako zigarrotxoak oparituk dira tabakozko zigarroen truke.


Maiatzaren 31ean Tabakoaren Aurkako Munduko Eguna dela eta, Asunción Klinikak ostiralean mahai informatibo bat ezarriko du, zeinaren bidez pazienteei, erabiltzaileei eta herritar orori tabakoak gure egunerokoan duen kalteari buruz kontzientziatzeko. Osasun Gaiak ekimenaren barruan kokatuta dagoen mahai hori Asunción Klinikak sare sozialetan eta Assumptio Proinnova Fundazioaren webgunean egindako kanpaina dibulgatibo baten oinordeko da. Klinikaren sarreran kokatuko den mahaian Tolosako Teila eta Zigarrotxoak gozokiak nikotinazko zigarroez aldatuko dira.


Klinikaren sarreran kokatuko den mahaian Tolosako Teila eta Zigarrotxoak gozokiak nikotinazko zigarroez aldatuko dira.

Urtean 52.000 heriotz baino gehiago

Tabakoa heriotz saihesgarrien lehen eragilea da munduan. Minbizi, gaixotasun kardiako eta arnas-aparatuko gaixotasun gehienen atzean dago: horiek dira munduko heriotz eragile nagusiak. Halaber, bizi maila kaltetzen duten zenbait gaixotasun kronikoren eragile da. Hori, zenbait albo-kalte kontuan hartu gabe, azalaren zahartze goiztiarra, insomnioa, ultzera, gastritia edo usaimenaren eta dastamenaren galera kasu.


OMEren arabera, tabakoak 7 milioi heriotz baino gehiago eragiten ditu urtean munduan

Erretzaile batek hiru aldiz arrisku handiagoa du gisa horietako gaixotasun bat pairatzeko, erretzaile ez den pertsona batekin alderatuta. OMEren arabera, tabakoak 7 milioi heriotz baino gehiago eragiten ditu urtean munduan, Espainian 52.000 eragiten dituen bitartean. Horrez gain, tabakismo pasiboa ere kezka iturri nabarmena da, urtean 6.200 heriotz eragiten baititu, eta haietatik 5.000 etxean arnastutako kearen ondorio baitira. Egunean kaxa bat erretzen duen pertsona batekin bizitzeak egunean bederatzi zigarro erretzearen adinakoa da.

コメント


bottom of page