top of page

“Azala jagon behar dugu, eta orban arrarorik azalduz gero, dermatologoarekin kontsultatu”

Asunción Klinikako zirujau Salud García eta Maite Lópezek azaleko minbiziari buruz hitz egingo dute ostegunean, uztailak 4, arratsaldeko 18:00etan, Tolosako Zerkausian. Hitzaldia Osasuna Kalean kanpainaren barruan dago; Asunción Klinika iragan ekainetik lantzen ari den kanpaina da, Assumptio Innova bere fundazioaren bitartez. Kanpaina datorren astean amaituko da elikadura eta arrisku kardiobaskularreko faktoreei buruzko mahai-inguru batekin. Hika Txakolindegiko sukaldari Roberto Ruizek showcooking bat eskainiko du bertan.


Zer da azaleko minbizia eta zer motatakoak daude?

Salud: Azaleko minbizia bertako lesio bat da, eguzkiak eragindakoa eta haren kontrola galdu dena. Mota ezberdinetako azaleko minbiziak daude, baina guztiek dute sorburua eguzkiaren erradiazioan. Guztiak ez dira erasokorrak maila berean, eta ez dute pronostiko bera epe luzera. Minbizi epitelialek pronostiko ona izan ohi dute, nahiz eta kontrolatu egin behar diren, eta aurrera egitea eragozi. Melanoma da benetan arriskutsua.


Adina arrisku faktore bat al da?

Salud: Minbizi epitelialak argiki lotuta daude eguzki izpien pilatutako minarekin, eta, zalantza barik, errazagoa da min hori urteen poderioz gehiago pilatzea, horregatik eragiten die gehiago pertsona adinduei. Baina babestu ez den pertsona gazte batek ere pairatu dezake. Hargatik, adinak zerikusia duen arren, zerikusi handia du eguzkiarekiko izandako esposizioak.


Eta melanomen kasuan?

Salud: Eguzki izpien pilatutako minak ere badu zerikusia, baina askoz gehiago uneko esposizioak, erredura intentsuek. Erredura larriek ez dute unean melanoma bat sortzen, baina aurrerago bat pairatzeko arriskua ikaragarri handitzen du.

Maite: Arlo genetikoak ere eragina du. Epitelialak, portera hobeagoa dutenak, eguzki izpien esposizioarekin lotuago dauden bezala, melanomak baditu bere garapenean eragina duten beste zenbait faktore.


Beste minbizietan bezala, garaiz atzematea garrantzitsua da… Zer egin dezakegu lesio horiek garaiz atzemateko?

Salud: Lehendabizikoa da azala jagon behar dugunaz kontzientziatzea, eta orbanak edo lesio pigmentario susmagarriak azalduz gero, dermatologoarenagana joatea.

Maite: Zenbait alarma zeinu daude, ABCDE arauak jarraituz detektatu daitezkeenak. Asimetria da A; lesioak erditik banatuz gero, zati baten eta bestearen artean ezberdintasunak egotea. Ertzak dira B; irregularrak eta gaizki definituak izatea. Kolorea da C; nevus berean kolore ezberdinak ikustea. D, berriz, diametroa da; 5 mm baino gehiago dituzten nevusek okerrera egiteko arrisku gehiago dute. Eta eboluzioa da E. Nevusean emandako edozein aldaketa aztertu egin behar da.


Erraza al da epitelioma baten eta melanoma baten artean ezberdintzea?

Salud: Epiteliomak lesio gorriskarak dira, kostratsuak, nebularrak, siku puntua dutenak. Zaurien itxura izan dezakete, ezberdinatasuna da ez dela sendatzen. Ixten ez den etengabeko zauri bat azaleko minbizi bat izan daiteke, beraz, espezialistari kontsultatu behar zaio. Melanomak, bere aldetik, lesio definituagoak dira, pigmentatuak, bere tonalitatearengatik argiki ezberdintzen direnak.


Lesio hauek agertzen diren eremuak badu garrantzirik?

Salud: Bai. Melanoma gorputzeko edozein lekutan ager daiteke. Hain justu, normalki bistan ez dauden eremuetan agertu ohi dira. Adibidez, badago melanoma mota bat, bereziki erasokorra dena, hatzen eremu distaletan agertu ohi dena, eta baita hanken edo azazkalen azpian ere.


Zein tratamendu du epiteliomak?

Salud: Normalki, nahikoa da kirurgia eginda. Ez da kimioterapia edo radioterapiarekin tratatu beharrik. Kirurgia horretan ehundura osorik kentzen da, eta lesioa aurkitzen den eremuaren arabera, arazo gehiago edo gutxiago emango ditu.

Maite: Nolanahi ere, epiteliomak onberagoak izaki, elektrokoagulazio bidezko tratamenduak ere onartzen ditu. Hau da, lesioa erretzea erauzi beharrean. Badaude egoerak non, pazientearen zirkustantziak kontutan, tratamendu ez kirurgikoak egitea baloratzen dena.


Eta melanomen kasuan zein da tratamendua?

Maite: Oso erasokorrak izan behar dugu, melamonak existitzen diren minbizi hilgarrienetakoak direlako. Hain justu, kolonekoa baino hilgarriagoa da. Zein erasokortasun maila duten jakin eta ganglio linfatikoetan duten eragina aztertu ostean, erabakitzen da ea nahikoa den kirurgia eginda, o kimiterapia nahiz agente biologikoen moduko tratamendu osagarriak erabili behar diren. Edozelan ere, melanoma bat oso aurreratua baldin badago, biziraupen pronostikoak behera egiten du nabarmen. Azaleko melanomaz hitz egin dugu, baina melanoma mukosoa ere existitzen da. Hau askoz erasokorragoa da, eta ez du eguzki izpiekiko esposizioarekin zerikusirik. Arraza beltzeko pertsonen artean ohikoagoa da.


Nola prebenitu daitezke gisa horretako gaixotasunak?

Salud: Eguzki erradiazioa jasotzean gorputzak erreakzioa egiten du, eta kasu batzuetan azaleko minbizian eratortzen den mutazioak izaten ditu. Erradiazio horrek mota guztietako azalei eragin diezaiekete, baita azal iluna nahiz beltza izan.

Maite: Babes faktorea murriztu dezakegu urteko garaiaren arabera, baina beti dago eguzki erradiazioa, baita lainotuta dagoenean ere. Beraz, urte guztian zehar zaindu behar dugu.




Comments


bottom of page