Artrosiarengatik gastatutako belaunek protesian dute bere funtzionaltasuna berreskuratzeko metodo on bat. Ordezko mota asko daude, zeinak kaltetutako eremuaren edo pazientearen ezaugarrien arabera erabiltzen diren.
Gure gorputzeko bi hezur luzeenen, tibiaren eta femurraren, lotunea da belauna. Halaber, gure mugikortasuna bermatzeko ezinbesteko artikulazioa da. Aldakak bezala, kolpeak eta errozadurak gutxitzeko kartilagoak ditu, eta baina kasu askotan ezinezko suertatzen da hori eta zenbait gaixotasunetan erator daiteke, artrosia kasu. Sarri, protesia ezartzea izaten da kaltetutako belauna biziberritzeko eta artikulazio arazoak ezabatzeko modurik eraginkorrena.
Kartilagoen gastatzeak artrosi bat ekar dezake, zeinak sarri inplante baten beharra duen mugikortasuna berreskuratzeko
Zein motako protesiak daude?
Pazientearen lesioaren arabera erabiltzen diren protesi mota ezberdinak dauden arren, hiru hauek dira gehien erabiltzen direnak:
Belauneko protesi osoa: Erabiliena da. Artikulazio osoa aldatzen da, eta lau motako azpi-motak daude kasu ghonetan. Gurutzatuaren erretentziodunak, belaun estabilizatuarenak, ultrakongruentea, eta errotazio oinarrikoa. Guzti horiek hiru konponente dituzte, eta batzuk zati patelarra ere bai, zeina zirujauaren iritziaren arabera txertatzen den.
Tibiako bandeja: Metalezko gailu bat da, protesia tibiari lotzen diona. Kobaltozkoa edo titaniozkoa izan daiteke.
Zati femorala: Femurraren zati distalera lotzen da. Gainalde frikzionalaren zati da, eta tibiako bandeja nola, kobaltoz egina dago.
Insertua: Bandeja tibialaren eta zati femoralaren bidez egina, azken honen erabilgarritasun bera du, gainalde frikzional bezala dabilenez. Polietilenoz egina dago.
Zati patelarraren erabilera aukerakoa da, eta zirujauaren erabakiz egiten da
Konpartimentu bakarreko protesia: Belaunaren alde bat soilik kaltetzen denean erabiltzen da, lesio jakin bat dela tarteko. Protesia mindutako eremua soilik kokatzen da, eta halere, mediku batzuek uko egiten diote erabiltzeari, lesioa min hartutako eremuetara zabaltzea ekiditen ez duelako.
Errebisio protesia: Aurretiaz dagoen protesiaren ordezkoa da, izan osoa edo zatikakoa. Protesia kaltetuta dagoenetan erabiltzen da, eta aldatzea beharrezko egiten dutenetan erabiltzen da, funtzio artikulatorioa bermatu eta mina ezabatzeko.
Zein komeni zait niri?
Faktore ezberdinak hartzen dira kontuan protesi baten edo bestearen aldeko hautua egiten denetan:
Pazienteak duen lesio mota.
Gastatzearen hedadura, ea belauneko konpartimendu bati edo biei eragiten dion.
Lotailuen egoera
Pazientearen adina
Hezurren kalitatea
Aurrez egin diren operazioak
Zirujauaren iritzia, zeinak protesi baten edo bestearen aldeko hautua egin dezakeen.
Nola ezartzen da belauneko protesi bat?
Hezurrera lotzen dira protesi tibialaren bitartez, nahiz gailu femoralaren edo rotularen bidez. Bi txertatze mota daude hori egin ahal izateko; zementatua, edo zementatu gabea. Lehen kasuan, hezurrezko porlanak protesia biltzen du, eta gogortzearekin biak lotzen ditu. Unean egiten den lotura da, eta organismoa toleratzen duen unetik aurrera mugikortasuna berreskuratzen du pazienteak. Porlanik gabeko fijazioetan, berriz, hezurren antzeko elementu porodunen bidez egiten da, eta pixkanaka lotzen zaio hezurrari. Metodo hau naturalagoa da, baina arrakasta ez dago horren bermatua.
Zementuzko fijazioarik dagokionean, pazienteak mugikortasuna berreskuratzen du organismoak hura onartzen duen unean bertan
Bizkortzea, pausoz pauso
Belauneko protesia duten pazienteek ariketa batzuen bidez has dezakete beren erreabilitazioa, zeina operatu eta gutxira jar dezaketen abian. Hauek dira ariketa horietako batzuk:
Koadrizepsaren estutzea: Estutu koadrizepsa belauna zuzentzeko keinu bera eginaz. Hamarrera arte zenbatu, eta egin gauza bera. Hamarreko serietan egin daiteke nekatu artean.
Zangoa luzatzea: Koadrizepsa estutu berriz ere, baina egiterakoan, luzatu ezazu zangoa eta mugi ezazu goitik behera nekeak erasaten dizun arte.
Orkatilaren bonbatzea: Teknika hau oina luzatzean egiten den teknika berean doa, baina oraingoan, koadrizepsa estutu beharrean, egin gauza bera belaun azpiko zatiarekin, peronearekin eta tibiarekin alegia.
Belauna tolestu: Belauna ahalik eta gehien luzatzeari dagokio, zure oina ohetik irristatuz. Mantendu keinu hori 10-15 segunduz, eta luza ezazu berriz ere.
Comments