Artrosia, artikulazioko kartilagoaren gastatzea, mina eta ezgaitasuna eraginez biztanleriaren %10i eragiten dion gaixotasuna da, eta pisua, kolpeak edo bizimoduak eragiten dute. Gure lankide Arturo Díazekin hitz egin dugu urteen poderioz gutxi-gehiago guztiok pairatuko dugun gaixotasun honen inguruan.
Zer da artrosia?
Artikulazioetako kartilagoek pairatzen duten gastatze biologikoa da. Kartilagoa kapa askok osatzen dute, bata bestearen gainean ezarrita daudenak, eta bizitzak aurrera egin ahala, urritzen joaten dira. Ulertzeko modurik errazena autoko balaztan pentsatzea da. Bi metal ditu, eta bere artean material bigun bat ezartzen duzu, talkarik egin ez dezan. Baina pastilla hori biguntzen joan ohi da. Partikula horiek hantura sortzen dute eta min egiten du.
Ze ezberdintasun dago artritisaren eta artrosiaren artean?
Artritia artikulazioaren hantura da. Artrosia, kartilagoaren gastatzea. Kartilagoak gastatzen direnean eta bere partikulak artikulazioak erasotzen dituenean, artrosiak eragindako artritia gertatzen da.
Zein faktorek eragiten dute kartilagoen gastatzean?
Gastatze maila pertsonatik pertsonara aldatzen da. Guztiok dugu kartilagoen gastatzea, beste gauza bat da zenbat denbora gertatzen den eta zer maila duen. Hori pisuaren, artikulazioen alineazioaren, gure bizimoduaren edo jasan ditugun kolpeen araberakoa ere bada. Adibidez, eskari mekaniko altuko ariketa urteetan zehar egiteak, futbola edo saskibaloia kasu, eragin handia du. Energia ertain-altuko traumatismoen kasuan, nola kirol lesioak, motorreko edo alturako erorketetan, kartilagoek jasotzen dute energia hori eta bere bizi-gaitasuna galtzen dute. Traumatismo-osteko artrosia da. Artritis septikoa da beste bat. Zelulak kaltetzen dituen hongo edo germen batek behar duen tratamendurik ez duenean jazotzen da. Kartilagoen kapei eragiten die, kaltetuz.
Tratamendua, beraz, kaltetze mailaren edota bere sorburuaren araberakoa da, ezta?
Bai. Adibidez, arazoa gaizki lerrokatutako aldaka bat bada, kirurgia egin daiteke displasia konpontzeko. Artrosi autoinmuneen kasuan disziplina anitzetik landu behar dira. Gainpisuaren kasuan argaldu, eta horrela faktore bakoitzarekin. Kartilagoarekin zuzeneko lana ere egin daiteke, berrosatzeko.
Nola?
Hazte-plaketariorako faktoreak erabiliz. 20 urte daramatzate erabiltzen, eta bern eraginkortasuna azpimarratzen duten gero eta ikerketa gehiago daude. Mikro-hausketa teknikak ere badaude. Kartilagoa puntadun zerbaitekin pintxatzen da, eta hark kartilagoarekin duen komunikazioa zabaltzen da, gainean hazte-faktoreak ezarriz. Hala, fibrokartilago bat sortzen da; ez da kartilagoa, baina funtzio hori betetzen du.
Zein unetan hartu behar da protesia erabiltzeko hautua?
Artrosi gogorrera edo moderatu sintomatikora iristen garenean. Sintomatikoak esan nahi du min handia edo asko baldintzatzen gaituela, edo biak. Ezgaitzen gaituen mina baldin badago, protesia jartzeko unea da, kartilagoaren kaltetzea den hura izanda ere.
Belauneko protesiek, eta bereziki, aldakakoek, aparatoso itxura dute. Hala dira benetan?
Prozedura zailak dira, faktore asko hartu behar baitira kontuan. Baina kirurgia gogobetetzaileenatako bat ere bada, pazientearen bizi kalitatea asko hobetzen delako. Pentsa hamar urte aldakarik mugitu ezinik, belaunik ezarri ezinik egotea, eta egun batetik bestera hori lortzea. Errekuperazioa ia unean-unekoa da.
Zein da errekuperazio aldiaren bataz bestekoa?
Oro har, bi hilabete. Nahiz eta ospitalean bost egun soilik igaro. Estatu Batuetako leku batzuetan egun bakarra egon ohi dira ospitaleratuta, eta badago goizean operatu ostean etxera doan jendea ere. Pazienteei makulua ahazten zaie, berehala, ondo sentitzen direlako. Makulurik merkeena erosteko esaten diet, galdu egingo dutelako.
Noizean behin protesia aldatzea beharrezkoa da?
Pazienteak behar hori baldin badu bakarrik. Protesia solte badu eta min egiten badio bai. Guztia ondo badoa ez. Minik ez badu ematen, ez ezazu ukitu.
Comments